Horregatik, blog honetatik mezu bat bidali nahi diet gurasoei. Hau gerta ez dadin, hainbeste jostailu oparitu beharrean umeekin denbora eman behar dugu jolasten, umeen zein gurasoen agendetan jolasteko denbora atera behar dugu. Horrez gain, beste ume batzuekin erlazioak bultzatu behar dira eta ahal den neurrian kalean jolasteko denbora atera behar dugu, betiko jolasetara jolasteko.
2007/04/30
JOLASTEKO OHITURAK ALDATZEN
Horregatik, blog honetatik mezu bat bidali nahi diet gurasoei. Hau gerta ez dadin, hainbeste jostailu oparitu beharrean umeekin denbora eman behar dugu jolasten, umeen zein gurasoen agendetan jolasteko denbora atera behar dugu. Horrez gain, beste ume batzuekin erlazioak bultzatu behar dira eta ahal den neurrian kalean jolasteko denbora atera behar dugu, betiko jolasetara jolasteko.
2007/04/29
JOLASA ETA AFEKTIBITATEA
2007/04/25
HERRI JOLASA
- Sexuen artean badaude diferentziak espazioak okupatzean eta jolas motak aukeratzean, baina geroz eta txikiagoak dira, ume falta dela eta, sexu eta adin ezberdinetako umeak elkartzen direlako herri joasetara jolasteko.
- Materialak aldatu dira, lehen norberak egindakoak ziren eta gaur egun estandarizatuak eta komertzializatuak dira.
- Kalean gutxiago jolasten da.
- Hirietan gurpileko kirolak ikusten dira.
- Kirol jolasak herri jolasen aurrean jartzen dira.
- Umeek ez dute jolasarekiko gustua galdu.
Loturak: Euskal herri jolasak
2007/04/23
AISIALDIA
2007/04/20
HEZITZAILEEN PAPERA: JOKOEN ANIMAZIOA ETA ARAZOEN KONPONKETA
Jolas bat proposatzen diegunean umeei kontutan izan behar ditugu zenbait puntu:
- Arauak eta jokatzeko era azaldu behar dugu. Adibide on batez bidez egiten badugu hobeto.
- Azalpena zatika egingo dugu eta umeek ulertu duten edo ez ziurtatuko gara.
- Ondo ulertu den jakiteko galderak eta frogak egingo ditugu.
- Guzti hau era animatu batean egin behar dugu umeen interesa eta motibazioa pizteko.
Umeak jolasten ari den bitartean sortu daitezkeen arazoak honako hauek izango litzateke:
- Boluntarioki jolastu nahi ez izatea. Nahiz eta umeak jolasteko animatu, ezin ditugu behartu.
- Eliminazioak egotea. Horren ondorioz, eliminatuta daudenak aspertu daitezke eta hori ez gertatzeko beste behar bat eman behar diegu ume hauei.
- Indibidualismoa sustaztea.
- Diskriminazioa.
- Eta beste abar luze bat.
2007/04/19
KOOPERAZIO JOLASAK
EZAUGARRI OROKORRAK
- Taldean jolasten da eta partaide guztiak helburu berdin bat dute; guztiek batera irabazten edo galtzen dute. Inor ez da kanpoan gelditzen. Jolasa momentu berdinean bukatzen da guztiontzat. Jolasa galtzeak ez du esan nahi partaideek ez dutela gozatu.
- Jolasaren erronka, taldetik kanpo dagoen elementu bat izango da (grabitatea, denbora...). Honen kontra egin beharko dute eta ez beste partaide baten kontra.
- Elkarrekin eta lankidetzan jolastuz irabazteko aukera gehiago daude. Orokorrean, jolas gehienetan, partaide bakoitzak bere puntuaketa eman diezaioke beste bati, honek baietza ematen badu. Adibidez, partaide bati bere puntuaketa ez dionean balio eta beste batek honen beharra badu, arriskuan dagoelako... Arauek elkar laguntza eta lankidetza ematea ahalbidetu behar dute, inor behartu gabe.
- Lankidetza egiteko beste aukera bat jolastearen aukera ezberdinak aztertzeko eztabaida txikiak egitea da; fitxak nola mugitu etab. eztabaida hauetan gatzaka txikiak sortu daitezke baina partaideek hauek konpontzera behartuak ikusiko dira helburua lortu nahi badute; orduan negoziaziorako mekanismoak martxan jartzen dira.
- Jolasaren arauak askotan partaideen adinaren arabera egokitu daitezke; jolas berdinarekin zailtasun maila ezbardinak lortu daitezkeelarik.
- Jolas hauetariko asko arauak gainetik azaltzen dituen ipuin baten bitartez aurkeztu daitezke. Aurkezpen pertsonalizatu bat egiteko originaltasuna ematen dio, jolasaren aurkezpena ahalbidetuz.
- Jolas bakoitzaren zentzua eta balio ezberdinak igortzen ditu.
- Atseginak dira eta poztasuna sortzen dute.
- Ematen den komunikazio positiboagatik jolasak begirunea eta beregana eta besteekiko konfiantza sustatzen du.
ABANTAILAK
- Talde espiritua bultzatzen da
- Besteekiko komunikazioa areagotzen da.
- Integrazioa bultzatzen da.
- Besteekiko enpatia garatzen da.
- Umeen interesa eta motibazioa handitzen da
- Besteenganako konfiantza garatzen da.
BALIOETAN HEZITZEN
2007/04/18
JOSTAILUAK
JOLASARI BURUZKO HISTORIA
2007/04/06
JOLASA ETA UMEAREN GARAPEN EBOLUTIBOA
- Proiekziozkoak: Norberaren nahiak proiektatu objetu batean, adibidez, panpina batetan.
- Asimilaziozkoak: norberaren gorputzak asimilatzen ditu tresna baten ezaugarriak, adibidez, gorputzarekin abioia egin.
- Konbinaziozkoak: Pertsonai batzuk imaginatzen ditu eta hauek elkartu eta harremanetan jartzen ditu. Azken hau 4 urterekin hasten da.
- (4-7 urte) Arau jolasaren hasiera. (jolas sinbolikoaren bigarren fasea): Jolas sinbolikoak ez du horren beste indarrik, eta pixkanak jolas arautua sartzen da, ondoko baldintzak agertzen hasten direnean hasi egiten da:
- Egiten dituzten jolasak ordenatuak agertzen direnean, hau da, "lehenegoz egiten da hau... eta gero beste hau...".
- Bere inguruko mundua objetibotasun gehiagorekin adierazten du.
- Taldeko sinbolismoa agertzen da. Egoera kolektiboak biatzen dira, eta paperak banatu behar dira.
-Inteligentzia erreflexiboa (7 urtetik aurrera) Arau jolasak: Arauak harreman sozialak adierazten ditu, talde normaltasuna eta erregulartasuna izateko. Piageten ustez, "jolas arautuetan jarduera sentsomotoreak (lasterketak, jaurtiketak...) eta jarduera intelektualak nahasten dira eta gainera kideen artean kodigo batek markatutako lehia sortzen da".
2007/04/05
ZER LORTU JOKO ETA JOLASEN BIDEZ?
Jokoak hezitzaileek dugun ezinbesteko baliabide pedagogikoa da. Izan ere, jokoak hezitzeko balio dute , beraz, jokoen bidez umeak ondo pasatzen duten bitartean ikasi egiten dute. Eta horren ondorioz, oso erabilgarriak dira gauza asko ikasiteko. Jokoen bidez honako guzti hau landu dezakegu:
1. Motibazioa.
2. Sentimenduak adieraztea.
3. Sozializatzea.
4. Balio psikopedagogikoa. Hau da, baloreak transmititzea.
5. Memoria eta ikasketa lantzea.
6. Imaginazioa eta garapena.
7. Joku bakoitzaren helburu zehatzak.
Zer ematen dio jolasak umeari?
Jolasa umearen jarduera propio bat da, umearentzat jarduera naturala eta beharra bihurtzen dena eta hazkunde fisikoa, intelektuala, soziala eta afektuzkoa lortzeko ezinbestekoa dena. Jolasaren bidez umeak bere nortasuna sendotsen du. umeak jolasaren bidez ondokoa eskuratzen du:
1. Gauzak aztertu eta analizatzea.
2. Sormenarekin gozatzea.
3. Pentsamenduak kanporatzea.
4. Emozioak eta inpultsoak kaleratzea.
5. Fantasia liberatzea.
6. Debekatuta dagoen guztia egitea: kotxea gidatzea, ama izatea, agintzea, gauzak erostea...
JOLAS MOTAK
JOKOA ETA JOLAS: bi kontzeptu ezberdin
Euskeraz "juego" hitza bi ezberdin adiera ditu: jokoa eta jolasa.
JOKOA
Atsegin hartzeko, eta askotan dirua bitarte dela, egiten den jarduera arautua, lehiaketa-sistemaren edo zoriaren ondorioz irabazlea eta galtzailea sortzen dituena.
Jokoa normalean nagusiek egiten duten jarduera batekin erlazionatzen da, nahiz eta umeek ere jokoetara jolastu.
Kontzeptu hau konpetitiboa da, beti dago irabazle eta galtzaile bat eta beraz benetan jolasten da.
JOLASA
Ekintza natural bat da umeari olgeta, poztasuna eta atsegina ematen dizkiona. Beraz, jolasa kontzeptua batez ere, umeen jolasarekin erlazionatzen da.
Kontzeptu hau ez da konpetitiboa, hemen ez dira galtzaileak egongo.
NIRE BLOGAREN AURKEZPENA
Besterik gabe, espero dut nire bloga zuentzako interesgarria izatea.
2007/03/20
NIRE AURKEZPENA
Ni Paula Manrique naiz eta 22 urte dauzkat. Mungikoa naiz eta Arangoitiko magisteritza eskolan haur hezkuntza ikasten nabil. Aurten 3. mailan nago eta ekainean karrera bukatzea espero dut. Ikasteaz aparte, Mungiko Legarda eskolako jantokian ari naiz lanean 4 eta 5 urteko umeekin eta oso gustora nago, eta arratsaldetan 9 urteko ume bati klase partikularrak ematen dizkiot. Gainera, asteburuetan asialdirako begirale titulua ateratzen nabil. Beraz, lauhileko honetan oso lanpetuta nago eta ez dut ezertarako denborarik!!!
Hurrengo urtean irakasle bezala lan egitea espero dut, nire lehenengo ordezkapenak egiten. Baina, hori oso segurua ez denez, ikasten jarrituko dut. Pixkanaka pixkanaka eta presarik gabe atzerriko hizkuntza ateratzen saiatuko naiz. Baina, dakidanez karrera nahiko zaila dela kostatuko zaidala uste dut eta bitartean lan egitea espero dut.
Nitaz nahiko dakizuelakoan nago, baina, gehiago jakin gure badozue nire blogera idatzi.
Besterik gabe, nire bloga zuen gustokoa izatea espero dut.
Nire helbidea: paula_050_@hotmail.com