
Herri jolasak erakusten direnean, zailtasun handia ez duten jolasak bilatuko dira, eta ahal bada, hasieran ezagunak izan behar dira, beraiek eskolako beste umeetan ikusten dituztenak. Proposamenak irekiak izango dira beti, aukera eta soluzio ezberdinak emateko aukera izanez, eta egoerak erakargarriak izango dira. Herri jolasak pariatu du gizarte honek jaso dituen aldaketak, eta gaur egun ikus daitezke ondorengo ezaugarrietan:
- Sexuen artean badaude diferentziak espazioak okupatzean eta jolas motak aukeratzean, baina geroz eta txikiagoak dira, ume falta dela eta, sexu eta adin ezberdinetako umeak elkartzen direlako herri joasetara jolasteko.
- Materialak aldatu dira, lehen norberak egindakoak ziren eta gaur egun estandarizatuak eta komertzializatuak dira.
- Kalean gutxiago jolasten da.
- Hirietan gurpileko kirolak ikusten dira.
- Kirol jolasak herri jolasen aurrean jartzen dira.
- Umeek ez dute jolasarekiko gustua galdu.
Loturak: Euskal herri jolasak
No hay comentarios:
Publicar un comentario