Azkenengo urteetan, umeen jolasteko ohiturak asko aldatu dira. Gaur egun, nahiko zaila da umeak kalean jolasten ikustea. Lehen, parke guztiak umez beterik zeuden. Ni txikia nintzenean eskolatik irten, merienda hartu eta auzoko lagunekin jolasten gelditzen ginen. Kalean patinekin, bizikletarekin, gomarekin, sokarekin jolasten zen besteak beste eta futbolera, sakibaloira, ama eta aitetara, andereñoetara, medikuetara jolasten zen, beste jolas askoren artean, umeen irudimenaren arabera infinituak izan zitezkeenak.Horregatik, blog honetatik mezu bat bidali nahi diet gurasoei. Hau gerta ez dadin, hainbeste jostailu oparitu beharrean umeekin denbora eman behar dugu jolasten, umeen zein gurasoen agendetan jolasteko denbora atera behar dugu. Horrez gain, beste ume batzuekin erlazioak bultzatu behar dira eta ahal den neurrian kalean jolasteko denbora atera behar dugu, betiko jolasetara jolasteko.










